Osakidetzaren sarean sartuko da Onkologikoa
Onkologikoa Osakidetzako zentroen sarean sartzeko hitzarmena sinatu dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak. Akordioaren bidez, zentro guztietan arreta berdina eskaintzea ziurtatuko dute. Urtarrilaren 1etik aurrera elkartuko dira, eta hitzarmena hiru urtez egongo da indarrean.
Onkologikoaren planifikazioa Osakidetzaren esku geratuko den arren, fundazioak mantendu egingo du osasun zentroaren eta langileen lan harremanen titulartasuna. Zerbitzuen kartera bakarra izango da, baita arreta jasotzeko zerrenda ere.
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, pazienteen arreta hobetuko da, eta Onkologikoa erreferente izango da arretaren eta ikerketaren ikuspegitik. Kutxak ekarpenak egiten jarraituko du ikerketa eta garapena bultzatzeko. “Arreta integrala eskaini nahi dugu elkarlanarekin”, azaldu du Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak.