Kijera gaztetxearen aldeko manifestazioa egingo dute urtarrilaren 4an
Hurrengo ostiralean, urtarrilak 4, Parte Zaharreko Kijera gaztetxearen aldeko manifestazioa egingo dute. 19:00etan abiatuko da Konstituzio plazatik Erresistentzia antolatu, Kijera defendatu! lelopean.
Aste honetan bilera informatibo bat egin dute gaztetxeko kideek, Donostiako Udalak desalojo jakinarazpena entregatu dietela jakinarazteko. Udalak prozedura abiatu du gaztetxearen aurka Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta, eraikinaren jabetza modu urgentean berreskuratzeko asmoz.
Udalak eraikina okupatzeko zilegitasunik ez dutela eta “erabilera pribatiboa” egiten dutela leporatzen diela adierazi dute Kijerako kideek.