Autodefentsa protokoloari buruzko ikastaro bat egingo dute Amaran
Adin guztietako emakumeentzako ikastaro bat prestatuko dute Amaran. Auzo elkarteak antolatuta, autodefentsa protokoloari buruzko prestakuntza saio batzuk egingo dituzte –guztira 10 orduko ikastaroa–. Ramon Gonzalez izango da irakaslea; eskarmentu handia du arte martzialetan.
Lehenengoa urtarrilaren 28an izango da, 19:00etatik 20:00etara, Amara Txokon (Amara kalea, 17). Izena emateko eta informazio gehiago eskatzeko idatzi amarabai@gmail.com helbidera edo deitu 647 698 884 telefono zenbakira. Ikastaroa doakoa izango da.