Parte Zaharreko gaztetxeko Haurgunearen aldeko festa egingo dute
Parte Zaharreko Kijera gaztetxeak Haurgunea ireki zuen 2018ko azaroan. Auzotarrek hainbatetan salatu dute Parte Zaharrean umeentzako gune estalien eskasia larria dagoela, eta egoera horri erantzunez, hainbat gurasok lan eta lan egin dute Haurguneari forma emateko. Egun, desalojo arriskuan dago gaztetxea, eta bizilagunek protesta festa prestatu dute. Urtarrilaren 16an egingo dute mobilizazioa.
Parte Zaharreko Haurgunea: egitaraua:
16:45. Porrotx pailazoari harrera Zuloaga plazan. Ondoren, kalejira koloretsua.
17:15. Tailerrak: margoak, marakak, aurpegi margoketa, jolasak… (Udaletxe parean).
17:30. Porrotxekin irri, kantu eta dantza!
17:45. Txokolate jana eta merienda kolektiboa. Ekarri etxean egindako bizkotxoa!
18:30. Auzoa bizirik burrunba! (ekarri danbor eta zartaginak).
Irune Cano eta Josune Urtizberea auzotarrek gaztetxearekin batera arriskuan dagoen espazio berri honen nondik norakoak azaldu dizkiote IRUTXULOKO HITZAri.
Erlazionatutako edukia"Kijera altxor bat da gurasoontzat"