Elena Setien, Olatz Salvador, Sara Mansilla eta Izaro, ‘Gure ahotsak’ kontzertuaren protagonistak
Elena Setienek, Olatz Salvadorrek, Sara Mansillak eta Izarok 'Gure ahotsak' kontzertuaren inguruko xehetasunak azaldu dituzte bideo batean.

Sara Mansilla, Olatz Salvador, Izaro eta Elena Setien izango dira martxoaren 7an Viktoria Eugenia antzokian egingo duten Gure ahotsak kontzertuaren protagonistak. Joan den astean aurkeztu zuten Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira propio antolatu duten kontzertua, emakume musikariak ikusgarri egiteko helburuarekin. Gure ahotsak martxoaren 7an, osteguna, izango da, 20:00etan. Sarrerak Viktoria Eugenia antzokiaren webgunean eskuratu ahalko dira, 18 euroren truke.
Lau artistek kontzertuaren inguruko xehetasunak azaldu dituzte, eta IRUTXULOKO HITZAk bideo batean jaso ditu.