25. urteurrena ospatuko du dFeria jaialdiak
Martxoaren 9tik 14ra izango da dFeria arte eszenikoen jaialdia, eta gaur programazioaren aurrerapena eskaini dute. 25. urteurrena beteko du jaialdiak, eta behar bezala ospatzeko herritarrengan pentsaturiko antzerki egitarau zabala prestatu dute.
Lehen asteburuko –martxoak 9 eta 10–, Viktoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko ikuskizunak aurkeztu dituzte.
Martxoak 9
- Sharing Home (Denis Santacana), dantza ikuskizunaren estreinaldia. Egiako Gazteszena aretoa (20:00).
- Los Cuernos de Don Friolera (Morfeo Teatro), antzezlana. Antzoki Zaharra (20:00).
Martxoak 10
- Macbeth (Arriaga antzokia), ikuskizuna. Viktoria Eugenia Antzokia (19:00).
Martxoak 11
- El Enjambre (Vaiven), antzezlana. Antzoki Zaharra (18:30).
- Erritu (Kukai), dantza ikuskizuna. Viktoria Eugenia Antzokia (20:30).
Martxoak 12
- Espejismo Cabaret (El Espejo Negro), antzezlana. Antzoki Zaharra (18:00).
- Bending the Walls (Fernando Hernando) eta Beyond (La Intrusa), dantza ikuskizunak. Viktoria Eugenia Antzokia (20:00).
Martxoak 13
- Vientos que nos barreran (Spectare), antzezlana. Antzoki Zaharra (18:00).
- Dublineses (Ados Teatroa), antzezlana. Viktoria Eugenia Antzokia (20:00).
Martxoak 14
- Julietas, Romeo Circo (Markeliñe), zirkua. Martxoaren 14an, Antzoki Zaharrean (18:00).
- Rey Lear (Atalaya Teatro), antzezlana. Martxoaren 14an, Viktoria Eugenia Antzokian (20:00).
Bestetik, bihar jarriko dituzte salgai abonu eta sarrerak, 11:30etik aurrera. Donostia Kulturaren webgunean eta leihatiletan eskuratu ahal izango dira.