Azoka sozial eta eraldatzailea egingo dute Grosen
Bestelako eredu ekonomiko eta sozial baten alde lan egiten duten auzoko hainbat eragilek Ekonomia sozial eraldatzailearen azoka egingo dute Grosen, otsailaren 16an.
Egitasmoa hiria eta bere auzoak jasaten ari diren eraldaketaren aurkako borroka eta lanen erakusleiho izatea bilatuko dute: “Denbora gutxian Gros auzoan ere asko aldatu da; pisu/lokalean garestitzea, aisialdia kontsumismoaz ordezkatzea, turismoa eta turistaren lehenestea, saltoki handien irekiera, txikien itxiera…. Ezarri nahi duten hiri grisen aurrean ordea, bagara bestelako eredu ekonomiko eta sozial baten alde lanean ari garen ekoizle, eragile, proiektu, bizilagun eta komertzioak”.
Azoka Katalunia plazan egingo dute, eta antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, auzotar guztiei zuzendutako egun osoko egitarau zabala prestatuko dute egun horretarako. Gainera, “motorrak berotzeko asmoz”, Okendo Kultur Etxean Food Coop dokumentalaren emanaldia eskainiko dute otsailaren 5ean, 19:00etan. Jarraian, filmaren trailerra: