Bidebietako institutuko ikasleek Kellyren heriotza salatu dute
Bidebieta institutuko ikasleek elkarretaratzea egin dute gaur 12:00etan. Protesta egin dute Reusen joan den asteazkenean bikotekideak hildako Kelly gaztearen heriotza salatzeko, eta azken hilabeteetan indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeak gogoratzeko.
Ikasleek kalean egin dute protesta, ikur feminista eta Beldurrik gabe bizi nahi dugu lelodun pankarta batekin. Gainera, hildako emakumeen izenak eta adina adierazten zituzten paperak erakutsi dituzte ikasleek. Ondoren, institutu kanpoaldeko hesietan jarri dituzte paperak.