Isuna ezarri diote gazte bati Aldamar kaleko gazte lokalaren okupazioaren harira
Parte Zaharreko Aldamar kaleko gazte lokal okupazioaren harira 602 euroko isuna jarri diote gazte bati, Kijera Gaztetxeak salatu duenez.
Uztailean hustu zuten okupatutako lokala –urteak hutsik zeramatzan bideokluba– udaltzainek ertzainek lagunduta, eta hainbat bertan zeuden hainbat pertsona identifikatu zituzten, tartean IRUTXULOKO HITZAko kazetari bat. Desalojoa gelditzen saiatu zen gazteetako batek identifikatzeari uko egin zion, eta ertzainek atxilotuta eraman zuten komisaldegira. Atxiloketa gelditzen saiatu ziren gazte batzuk errepidean eserita, eta ertzainek indarrez jo zuten haiengana.

