Kamioi bat irauli da Martuteneko 27 poligonoan

Gaur goizean hormigoia zeraman kamioi bat irauli da Martuteneko 27 poligonoaren sarreran. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, gidaria harrapatuta geratu da, eta zaurituta eraman dute ospitalera. Ezbeharrak trafiko arazo ugari sortu ditu inguru horretan.