Greba feminista prestatzen hasiko dira Antiguan
Hilabete eskas falta da martxoaren 8rako eta greba feministak izango duen forma zehazten ari dira Euskal Herriko herri eta hirietan. Donostian hiriko emakume migratzaileen elkarteak eta hiriko mugimendu feminista batera ari dira lanean, eta aurten, auzoetako mobilizazioak indartuko dituzte. Datozen egunetan bilera eta aurkezpen gehiago egingo dituzte hiriko hainbat auzotan, prestaketekin jarraitzeko.
Antiguan lehen asanblada irekia egingo dute, auzoko greba feminista prestatzeko. Txantxarreka gaztetxean izango da, ostiralean, hilaren 15ean, 18:00etan.