Parte Zaharreko hamar eragilek lan mahai bat osatu dute ekipamendu faltari aurre egiteko
'Auzoa Berreskuratu Eguna' antolatu dute Parte Zaharrean. Auzoko hamar eragilek osatu duten elkarlan mahaiaren berri eman dute agerraldi baten bidez.
Ondorengo hamar eragilek osatzen dute elkarlan mahaia: Kijera gaztetxea, Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, Haurgunea, Haraino Aisialdi Taldea, Kale Lagunak, Hotel + Ez, Karmengo Jai Batzordea, Kresala, Orixe ikastolako guraso elkartea eta Guardetxea.
Auzoko gainerako eragileei osatu duten mahaiarekin bat egin eta parte hartzera deitu diete. Datozen egunetan lantzen ari direnaren inguruko xehetasun gehiago eskainiko dituzte.