'Prekarietatearen hiria' protesta egin dute Ubikeko langileek
Tabakalerako liburutegiko bitartekariek protesta berri bat egin zuten atzo. Miramar Jauregiko instalazio berrian –Donostia-San Sebastian izena ageri dena– pankarta bat jarri zuten, lelo zehatzarekin: Prekarietatearen hiria.
60 egun baino gehiago daramate greban, eta pasa den astean otsaileko udalbatzarrera joan ziren bizi duten egoera prekarioa konpontzeko laguntza eske. Udalbatzak konpromisoa hartu zuen udalak bitartekaritza lana egin dezan langileen eta enpresa azpi-kontratatuaren artean.