M-8
Gutxietsiak, azpiratuak, ezkutukoak, ikusezinak, zokoratuak. Soldatarik gabekoak, kontraturik ez dutenak, oporrak ukatzen zaizkienak, ordezkaritza falta dutenak, baliorik aitortzen ez zaienak. Deserosoak, ezatseginak, aukeran besteren batek egiteko modukoak. Lantzat hartzen ez diren lanak. Eta beti berdinek egiten dituztenak. Gaur mundua geldiaraziko dute.