Easo plazaren berrantolaketaren inguruko bilera antolatu du Amara Bai auzo elkarteak
Ostegun honetan, hilak 28, Amara Bai auzo elkarteak bilera ireki bat egingo du Easo plazaren berrantolaketari buruz hitz egiteko. Amara kaleko 17. zenbakian izango da 18:00etan. Auzotarrek urteak daramatzate Easo plaza eta inguruaren biziberritzea eskatzen.
Otsaila bukaeran bilera informatiboa egin zuen Amara Bai elkarteak Eneko Goia alkatearekin. Auzoaren nondik norakoen eta hirigintza lanen inguruan aritu ziren, besteak beste. IRUTXULOKO HITZAk Harkaitz Aranburu elkarteko kidearekin hitz egin zuen. Martxoaren 1eko astekarian irakur daitezke bileraren nondik norakoak.
Auzo elkartearen eskaera zehatza da: “Auzoak proiektu integral bat behar du, bere osotasunean urbanizatuko duena. Gaur egun Easo plaza bi zatitan dago bereizita, eta biak elkartzea nahi dugu”.