Karkizano kalea oinezkoentzako bihurtzeko lanak laster hasiko dituzte
Groseko Karkizano kalea oinezkoentzako bihurtzeko lanak hilabete gutxiren buruan egingo dituzte. Donostiako Udalak Landa e Imaz enpresari adjudikatu dizkio lanak 119.983 euroren truke. Hilabeteko epea izango dute obrak egiteko.
Gaur egun kalean dauden hainbat elementu aldatuko dituzte. Helburua da, oinezkoei eta bizikletei lehentasuna ematea. Hala ere, saltoki eta tabernei zamak eramaten dizkieten ibilgailuen sarrera baimenduko da ordu jakin batzuetan, eta kalearen bukaeran dagoen garajearen erabiltzaileek kalera sartzeko baimena izango dute.
Egingo diren lanak ondorengoak dira: errepideari espaloiaren maila berdina eman, eta kaleari izaera emango dioten hiri altzariak (eserlekuak, lorategiak) eta Padre Larroca kalearen ondoan bizikletak aparkatzeko tokia jarri.