Ryanen miraria
Eskolan uraren gaia lantzen ari ginela, Ryan izeneko mutiko baten istorioa ezagutu genuen. Oso txundigarria iruditu zitzaigunez, kontatu nahi dizuegu. Zuen gustokoa izatea espero dugu.
6 urteko mutiko baten eskolan, uraren gaia lantzen ari zirela, andereñoak kontatu zien Afrikako ume eta helduek urik gertu ez zeukatela. Ura lortzeko oinez kilometro asko egin behar zituzten. Guk berriz, bi pauso eman eta ur garbia daukagu.
Ryani ez zitzaion batere justua iruditu, eta andereñoarengana jo zuen:
Putzu bat egiteak zenbat balio du?
70 dolar gutxi gora behera. — erantzun zion.
Ryan etxera joan zenean amari aipatu zion:
70 dolar nahi ditut.
Ba, irabazi beharko dituzu.
Orduan Ryan etxeko lanak egiten hasi zen, diru hori lortzeko asmoz. Azkenean 70 dolar aurreztea lortu zuen. Biharamunean gobernuz kanpoko erakunde batera joan ziren biak. Ryanek dirua eman eta 2.000$ zirela esan zioten. Amak adierazi zion berak ezin ziola kantitate hori eman. Orduan Ryanek gobernuz kanpoko erakundekoei itzuliko zela hitz eman zien, eta bizilagunen lorategiak zaintzen eta beste lan batzuk egiten hasi zen dirua lortzeko bidean.
Pixkanaka, gogor lan eginaz, Ryanek 2.000 dolar lortu zituen. Gobernuz kanpoko erakundera joan eta han utzi zuen dirua. Horrela Afrikan putzu bat egitea lortu zuten.
Bere bizilagunek Afrikara bidai bat oparitu zioten, berak ordaindutako putzua ikus zezan. Putzu soil bat besterik ez zela pentsatzen zuen. Baina ez, jende askori onura ekarri zion.
Orduz geroztik putzu gehiago eraikitzea erabaki zuen. Orain arte 800 putzu baino gehiago egitea lortu du.
Istorio honekin hunkituta geratu ginen eta zuekin elkarbanatu nahi izan dugu.
Aiete ikastetxea, L.H.4ko ikasleak