Auzotarrek hainbat jarduera egin dituzte Parte Zaharrean
Parte Zaharreko auzotarrak elkartu eta auzoko bizitza indartzeko hasi ziren Auzoa Berreskuratu Eguna antolatzen. Lehena, otsailaren 23an eta egun hartan aurkeztu zuten auzoko eragileek osaturiko elkarlanerako mahaia.
Gaur goizean egin dute, berriz ere, Auzoa Berreskuratu Eguna. Hainbat jarduera antolatu dituzte. Trinitate plazan Barrene herrikoia eta HankaPalo tailerra egin dituzte. Kijera gaztetxean, berriz, Dantza Garaikide ikastaroa.
Aurrerantzean auzotarra elkartzeko horrelako egun gehiago egingo dituztela adierazi dute Parte Zaharreko eragileek.