Loiolako Erriberako klasikoa ziztu batean egin dute txirrindulari gazteek
Klasiko bihurtu dute Loiolako Erriberako txirrindularitza lasterketa. Laugarren urtez antolatu du Donosti Berri Txirrindulari Eskolak, eta haurren bi kategorietako 89 neska-mutilek parte hartu dute. Bestalde, Gipuzkoako ondorengo taldeak izan dira proban: Donosti Berri, Zarauztarra, Zumaiako, Lezoko Allerru, Buruntzazpi, Irunes, Oarsoaldeko OTXE eta Hernaniko JOCC.
Lehenik, Kimu kategoriakoak aritu dira –11 eta 12 urtekoak–. Bi itzuli eman dizkiote ibilbideari, eta azkarrenak izan dira Uxue Polo eta Asier Aizpurua. Ondoren, haurren kategoriako txirrindulariek –13 eta 14 urtekoak– zazpi itzuli eman dizkiote ibilbideari. Garazi Bergara eta Lander Sanz izan dira onenak.
Sailkapenak
Kimuak (neskak)
- Uxue Polo
- Intza Del Teso
- Irati Mitxelena
Kimuak (mutilak)
- Asier Aizpurua
- Pello Munduate
- Telmo Azpilikueta
Haurrak (neskak)
- Garazi Bergara (Zumaiako)
- Intza Navarro (JOCC)
- Malena Rodriguez (Irunes)
Haurrak (mutilak)
- Lander Sanz (Allerru)
- Aimar Alarcia (Donosti Berri)
- Adur Tapia (Buruntzazpi)