Ategorrietako Iturritxo jatetxea itxiko dute apirilaren 30ean
"Gauzak hasten diren bezala bukatu egiten dira, eta gure kasuan alokairuaren baldintzen aldaketek ixtera behartu gaituzte", adierazi dute.
“Urte mordoa pasa dira 1963ko abenduaren 15ean gure familiak Iturritxo jatetxea hartu zuenetik. Zenbat lan, zenbat familia, ehunka pertsona pasa dira bertatik. Gauzak hasten diren bezala bukatu egiten dira, eta gure kasuan alokairuaren baldintzen aldaketek ixtera behartu gaituzte”. Horrela dio Ategorrietako Iturritxo jatetxeak argitaratu duen oharrak.
Apirilaren 30ean itxiko dute: “Azken eguna izango da, eta bitartean hemen egongo gara beti bezala. Eskerrik asko gure etxetik pasa zareten guztiei, zuek egin baituzue gurekin bidea”.
Datorren astean, Iturritxoko kideei egindako elkarrizketa plazaratuko du IRUTXULOKO HITZAk.