Mikel Orbegozo aske geratu da hamalau urteko espetxe zigorra bete ostean
Hamalau urteko espetxealdiaren ostean, Mikel Orbegozo preso donostiarra aske geratu da gaur goizean. Intxaurrondoko bizilaguna Sara Majarenasekin batera atxilotu zuten 2005ean, Valentzian, eta geroztik kartzelan egon da ETAko kide izatea egotzita.
Azken urteak Badajozen eman ditu, joan den udazkenean Valladolidera mugitu zuten arte, etxetik 400 kilometro ingurura. Senide eta lagunek han egin diote harrera, zigorra guztiz beteta espetxetik irten denean.
Kartzelako egonaldia arintzeko asmoz, Orbegozo marrazkiak egiten hasi zen duela zenbait urte. Geroztik, hainbat komiki liburu argitaratu ditu, eta 2015etik IRUTXULOKO HITZAko kolaboratzaile da, komiki tirak eginez.