Niña Coyote eta Chico Tornado Lauaizetako ikasleekin egon zirenekoa
Aitzstar laugarren diskoa aurkezteko biran murgilduta dago Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea. Donostian laster izango dira, apirilaren 13an, Intxaurrondo kultur etxean, 22:00etan. Aurretik lan handia egin dute, eta zuzeneko kontzertuak prestatzeko egonaldia egin zuen otsailean, Intxaurrondo kultur etxean bertan. Era berean, topaketa bat egin zuten Lauaizeta ikastetxeko ikasleekin. Horren berri emateko bideoa prestatu du Larrotxene Bideok.
Lauaizetako 80 ikasle inguru izan ziren Koldo Soret et Ursula Strong musikariekin. Bikotea hobeto ezagutzeko aukera izan zuten, eta orain badakite donostiarrak izateaz gain, auzokoak direla. Ikastolako aldizkari digitalerako elkarrizketa egin zieten ikasleek, eta haien zuzenekoaz gozatzeko aukera izan zuten.