Tito Marcelinok Txuri Urdineko entrenatzaile izateari utziko dio
Tito Marcelinok Txuri Urdin hockey taldeko entrenatzaile izateari utziko dio ekainaren 1ean. Maiatzaren 31n bukatzen zaio kontratua Marcelinori, eta klubak kontratua ez luzatzea erabaki du.
Azken bost urteetan izan da Marcelino Txuri Urdineko entrenatzailea, eta bere zuzendaritzapean, 1970eko hamarkadatik klubak bizi izan duen garairik arrakastatsuena bizi du. 16 urte titulurik irabazi gabe igaro ondoren, azken lau urteetan hiru liga eta bi kopa irabazi ditu Marcelinok. Klubak eskerrak eman dizkio urte hauetan egindako lanagatik.