Sudurrak izerditu dituzte hamargarren aldiz Sudur Krosean
Eguraldi txarraren iragarpenak atzean utzi, eta giro ederrean egin dute hamargarren urtez Sudur Krosa Egiako parkean. 16:00etan hasi dute lasterketa txikienek, baina aurretik jolasak, musika eta alaitasuna nagusi izan dira parkean. 0 eta 12 urte bitarteko sudurdunek hainbat adin txandatan banaturik egin dute korrika, eta adinaren araberako ibilbidea egin dute. Helduen lasterketa, aldiz, 17:00etan hasi da, eta antolakuntzakoen arabera, ehun korrikalari baino gehiagok parte hartu dute aurten sei kilometroko lasterketan.
Sudur Kroseko lagunak harrapatu ditu IRUTXULOKO HITZAko kamerak, eta irudia galeria bat eta bideo bat osatu ditugu.