Korrika Txikiek zipriztinduko dute hiria
Herriz herri eta kilometroz kilometro dabil 21. Korrika, joan den ostegunetik. Donostiatik apirilaren 12an pasako da, arratsaldean, baina Korrika Txikiek hartuko dute lehenago hiria, berotzen hasteko. Joan den ostiralean Intxaurrondon egin zuten lehen Korrika Txikia. Atzo Bidebietakoen txanda izan zen, eta Bidebieta BHIk, San Luis Lasallek, Herri Ametsa ikastolak, eta Mendiola HLHIk hartu zuten parte. Bihar, Altzan eta Igeldon egingo dute, eta gainerako auzoetan ostiral goizean, apirilaren 12an, hain zuzen. Hona hemen egitarau osoa:
KORRIKA TXIKIAK
Apirilak 11, osteguna
- Altza (11:00etan): Altza herri ikastetxea, Harri Berri-Oleta eta Herrera ikastetxea.
- Igeldo (11:45ean): Igeldoko herri eskola.
Apirilak 12, ostirala
- Aiete: Aiete ikastetxeak 9:30ean eta Axular Lizeoak 15:10ean.
- Antigua (10:30ean): Jakintza ikastola, Larramendi ikastetxea, Santo Tomas lizeoa, Santa Teresa ikastetxea, Ekintza ikastola, Ibai ikastola eta Igeldo herri eskola.
- Zubieta (11:00etan): Zubieta herri eskola.
- Egia (11:00): Maria Reina eskola, Mundaiz ikastetxea eta Aitor ikastola.
- Loiola (11:00etan): La Salle Donostia.
- Erdialdeko Korrika gaztea: (11:15ean): Claret ikastola, Arantzatzuko Ama ikastola, Peñaflorida BHI, Orixe ikastola eta La Asuncion ikastetxea.
- Añorga (11:30ean): Amassorrain ikastola.
- Martutene (15:00etan): Arantzazuko Ama ikastola.
- Gros (15:20an): Zuhaizti eskola publikoa eta Claret ikastola.
- Loiolako Erribera (16:15ean): Ikasbide ikastola.