Arraun Lagunakek Euskadiko Batel Txapelketa irabazi du
Arraun Lagunakek Euskadiko Batel Txapelketa irabaztea lortu du asteburuan Legution eginiko estropadan. Donostiarrak Kaiku, Deustu eta Hibaikaren aurretik geratu dira, hurrenez hurren. Taldeak 20 urteren ostean lortu du txapelketa berriro ere irabaztea, titulua 1999an eskuratu baitzuen azken aldiz, Itziar Eguren klubeko egungo presidentea arraunlari zenean.
Gizonen kategorian, berriz, Donostiarrak ezin izan die aurreko asteetan irabazitako Gipuzkoako Ligari eta Batel Txapelketari hirugarren titulua batu. Izan ere, talde donostiarrak bigarren postuan amaitu zuten igandeko estropada, Santurtziren atzetik. Taula Zierbenak eta Kaikuk itxi zuten, ordena horretan.