Euskal danbolindarien artea, modu umoretsuan
Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak umorezko kontzertuak egingo ditu maiatzean eta ekainean zehar, ostegunero, 19:00etan Donostiako Udaletxe Zaharraren eraikineko kriptan (sarrera San Jeronimo kaletik). Kontzertu hauen helburua da euskal kulturaren elementu esanguratsu diren txistularien historia, lana eta errepertorioa ezagutaraztea askotariko pieza laburren eta umorearen bitartez.
Emanaldi hauetan txistua bere alor ezberdinetan entzun eta ikusteko aukera izango da –bakarka, duoan, banda tradizionalean, eta abar- 35 minutu iraungo dituen saio atsegin eta laburrean. Sarrera doakoa izango da. Ostegunean hasiko dira, maiatzaren 2an.