Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

"Ehizarako eskubidea" aldarrikatu dute milaka lagunek Donostian

ehizaren aldeko manifestazioa Donostian ehizaren alde egindako manifestazioa. (Argazkia: Gipuzkoako Ehiza Federazioa)

Ehizan “lasai eta libre” ibili nahi dutela argudiatu dute, eta “errespetua” eskatu diete aurkakoei. Antolatzaileen esanetan, 15.000 lagun inguru irten dira kalera igandeko protestan. Gipuzkoako Ehiza Federazioak antolatu du manifestazioa, eta bat egin dute Bizkaiko eta Arabako ehiztariek ere.

Ehizaren aurkako martxa egin du Askekintzak

askekintza ehizaren aurkako manifestazioa

Ehizaren aurkako manifestazioa Donostian, igande arratsaldean. (Argazkia: Askekintza)

Ehiztarien manifestazioari erantzunez, Ehiza hilketa da! lelopean protesta egin du Askekintzak. Ehizatuak diren animalien bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute: ehiza injustua dela diote, zaletasun honekin animalien bizitzeko eta ez sufritzeko interesak urratzen direlako.

Ehiztarien irain eta erasoek ez dituztela geldiaraziko adierazi dute, eta animalien alde borrokatzen dutenak gero eta gehiago direla esan dute. “Zaletasun bat ez dago ez sufritzeko eta bizirik irauteko interesaren gainetik. Ehiza hilketa da!”, azpimarratu dute martxaren bukaeran irakurri duten manifestuan.

HITZAkide HITZAkide