Igarotako bidearen kronologia bat

Gure Eskuk erreferendumaren aldeko herri ekimenaren aurkezpen bira abiatuko du

Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu ekitaldi batean Euskalduna Jauregian. (Argazkia: Goiena) Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu ekitaldi batean Euskalduna Jauregian. (Argazkia: Goiena)

Gure Esku aurkezpen biraAbiatu berri duen etapa berrirako helburuak mahaigaineratu zituen Gure Esku Dagok joan den martxoaren 31n Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Xede nagusia: “Gure etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea posible egitea”. Horretarako, “erronka kolektibo bat” izan asmo duen herri ekimen bat sustatuko du plataformak datozen hilabeteetan, eta egitasmoaren berri emateko aurkezpen bira bat hasiko du maiatzaren 13an.

Donostia izango da Gure Eskuren aurkezpen biraren bigarren geraldia, eta aurkezpen ekitaldia egingo dute bozeramaileek maiatzaren 14an, Egiako Plaza Haundin, 19:00etan.

Aurkezpen horietan parte hartuko dute Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarezek eta Josu Etxaburuk, eta herriz herri joango dira “mota guztietako herritarren konplizitatea eta konpromisoa lortzeko asmoz”. Era berean, azaldu dute Egizu posible lelopean martxan jarritako bazkidetza kanpaina “gakoa” izango dela erronka berriei “indartsu heltzeko”.

HITZAkide HITZAkide