Kopako finala zuzenean jarraitzeko pantaila erraldoia jarriko dute Trinitate plazan
30 urteren ondoren, Realak kopako final bat jokatuko du berriro larunbatean. Izan ere, emakumeen taldea Atletico Madrilen aurka neurtuko da Granadan, denboraldia titulu batekin ixteko asmoz. Zale guztientzako hitzordu historikoa dela jakinda, Realak taldearekin bidaiatu ahal ezin izango dutenentzako Fan Zonea eraikiko du larunbatean Trinitate plazan, finala zuzenean jarrai dezaten handik.
Horretarako, 17 metro karratuko pantaila erraldoia jarriko dute plazan, 20:30ean hasiko den partida behar bezala ikusteko. Aurretik, ordea, beste hainbat ekitaldiz gozatu ahal izango dute zaleek, 17:00etatik aurrera: herri kirolak, pailazoak, karaokea, musika, lehiaketak, jolasak…
Jarraian, Realak egun horretarako antolatu duen egitaraua:
17:00 – 20:30. Herri kirolak, RS Tailerrak & Salmenta puntua.
17:00. Aurkezpena + Zoro gaitezen (Txirri, Mirri eta Txiribiton).
18:00 – 19:15. DJ Bengoa eta Karaokea
19:15 – 20:20. RS jokoak. Hitzapasa + Quiz
20:30. Partidaren emankizuna. Finala.

