Miramar jauregia nazioarteko museo bihurtu nahi du Semperrek
(Argazkia: PP) Borja Semper PPren Donostiako alkategaiak bere programaren xehetasun batzuk eman zituen atzo. Besteak beste, Miramar jauregia nazioarteko museo bilakatzeko proposamena aurkeztu zuen, MOMA, Louvre, Pompidou eta Thyssen gisako marka baten eskutik aurrera eramango lukeena. “Gogoa eta interesa badago horretarako, soilik lidertza eta posible dela sinetsi behar da”, azaldu zuen.
Horrez gain, ingurumenaren alde agertu zen eta Donostia aldaketa klimatikoaren aurkako Europako erreferente bihurtzearen alde dago. Auditz Akularren 5.0 teknologia oinarri duen zentro bat egiteko proposamena ere aurkeztu zuen.
Gainerako alkategaiei erreferentzia egin zien aurkezpenean. “Herritarrekiko errespetu falta erakutsi dute”. Era berean, beste hautagai batzuek Kontxa eta Kursaalerako egin dituztenen proposamenen aurrean, ondorengoa adierazi zuen. “Zergatik aurkezten dituzte orain? Azken urteetan egin ahal zituzten horrelako proiektuak”.
Zerrendako hainbat kiderekin egin zuen aurkezpena. Tartean dira Borja Corominas egun Madrilgo PPren zinegotzia eta EAEko AVTren delegatu Jorge Mota. PPren zerrenda osoa jarraian duzue ikusgai:
1.Borja Semper Pascual.
2. Borja Corominas Fisas.
3. Ines Baroja Horrillo.
4. Blanca Tejada Manso De Zuñiga.
5. Mikel Lezama Zubeldia.
6. Jorge Mota Iglesias.
7. Jose Luis Arrue Pinto.
8. Marta Sanchez Moreno.
9. Maria Jose Lafuente Grasa.
10. Monica Tubia Treviño (Independiente).
11. Ignacio Viñambres Lopez.
12. Mikel Perez Mayor.
13. Ana Rabina Pinilla.
14.Sofia De Marcken De Merken De Orbe (Independiente).
15. Rocio Divar Conde.
16. Jose Javier Barcaiztegui Martinez-Avial.
17. Carmen Gortazar Echeverria (Independiente).
18. Pedro Echeverria Ezcurdia.
19. Ainara Alvarez De Eulate Arce.
20. Iñaki Echeverria Santamaria.
21. Jose Vicedo Sanchez.
22. Sofia Vivancos Machimbarrena.
23. Silvia Cano Rabina.
24. Emilio Valcarcel Aizpurua.
25. Amparo De Orbe Pinies.
26. Maria Pilar Elias Zabala.
27. Alfonso Alonso Aranegui.

