Reyes Carrere EH Bilduko alkategaiaren profila
Bost dira Donostiako alkatetzara aurkeztu diren hautagai nagusiak, eta beraien profilak bildu ditugu, hobeto ezagutzeko: EAJko Eneko Goia, PSE-EEko Ernesto Gasco, EH Bilduko Reyes Carrere, PPko Borja Semper eta Elkarrekin Podemoseko Aitzole Araneta. Horietaz gain, PACMA, PUM+J, Ciudadanos, Aulki Zuriak, Ganemos, P-Lib eta Vox alderdiek ere hautagaitzak aurkeztu dituzte.
REYES CARRERE ZABALA: EH BILDU
Adina: 1966ko abenduaren 31n jaio zen, eta 52 urte ditu.
Auzoa: Donostian jaio bazen ere, Errenterian hazi zen. Duela 15 urte, ordea, Intxaurrondora joan zen bizitzera.
Ikasketak: Entrenatzaile ikasketak ditu.
Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania hitz egiten ditu.
Lanbidea: Ereintza eskubaloi taldean hasi zen jokalari gisa, eta Bidebieta taldean –gaur egungo Bera Bera– jokatu zuen ondoren, 14 urtez. Talde bereko entrenatzailea izan zen lehen aldiz 1999an, oraindik jokalaria zenean. 2001-2002 denboraldirarte izan zen taldeko entrenatzailea. Ondoren, beste bi aldiz entrenatu zuen Bera Bera: 2004-2005 denboralditik 2005-2006 denboraldira, eta 2007-2008 denboralditik 2012-2013 denboraldira.
Ibilbide politikoa: Lehen aldiz hartuko du parte politikagintzan, Donostiako alkategai izanik.
Beste hautagaiak: Jon Markel Ormazabal, Olaia Duarte, Ricardo Burutaran, Garbiñe Alkiza, Zigor Etxeburua, Nerea Etxeberria, Jabier Estebanez ‘Gorri’, Elene Lopetegi, Iñigo Balda eta Lur Gallastegi.