Bidebietako Txanpontxo jaietako giro aparta, iruditan
Joan den ostegunean hasi ziren Bidebietako Txanpontxo jaiak, eta asteburua giro ederrean pasa dute auzotarrek. Gaur, Haurren Eguna ospatu dute, eta jaiei amaiera emango diete, datorren urtera arte. Egun osoan zehar auzoko haurrek atrakzioetan ibiltzeko aukera izan dute, euro baten truke.
Eguraldi ezinhobea izan dute Bidebietakoek jaietaz gozatu ahal izateko, eta horren erakusle dira IRUTXULOKO HITZAk eta jai batzordeak egindako argazkiak.