Jaietako eraso sexisten aurrean jarraitu beharreko protokoloa prestatzeko bilera egingo dute Intxaurrondon
Intxaurrondoko jaiei begira jarri dira auzoko gazte feministak. Izan ere, eraso sexisten aurrean jarraitu beharreko protokoloa prestatzeko bilera egingo dute bihar, maiatzak 16, 18:00etan Intxaurrondo Kultur Etxean. Bilera irekia izango da, beraz, auzoko gazte zein helduak joatera animatu dituzte, protokoloa elkarrekin prestatzeko.