Estrategia Bulegoak hiriaren 2030 Estrategiaren web atal berria sortu du
Donostiako Estrategia Bulegoa 2030 hiri estrategia berriaren aldeko lanean dabil. Diagnostiko estrategikoa gaindituta, kokapen estrategikoaren fase berri honetan hiriak dituen hurrengo erronkak zein aurre egin beharreko agertokiak zeintzuk izan daitezkeen definitu behar ditu. Orain arte egindako lanaren emaitza webgunearen atal berri batean eskuragarri jarri du.
Helburua da 2030 prozesuaren garapenari buruz informatzeaz gain, herritarren parte-hartzea sustatzea. Horretarako, gune berezi bat ere gaineratu dute, eta interesa duen edozein pertsonak gai zehatz baten inguruan bere iritzia eman dezake edo “E2030DSS Agente aktiboan” ere bihurtu daiteke eta 2030 Plan Estrategikoaren sorkuntzan bere ekarpenak egin ditzake hemen.
Horrez gain, hiriko pertsona nabarmenen testigantzen atal bat, gazteei zuzendutako sekzio berezia eta gai anitzak jorratzen dituzten Donostiako arlo desberdinetako pertsona nabarmenek sinatutako blog-ak, web atal berria osatzen dute.
Orain arteko lana
Gaur egun indarrean dagoen 2020DSS Estrategian jasotako ikuspegi estrategikoan oinarrituz, pertsonen eta hiriaren inguruko diagnostiko kuantitatiboa garatu da. Era berean, hurrengo 10-15 urteetan zehar etorkizuna izartuko dituzten joera ekonomikoak, sozialak eta teknologikoak aztertu dira. Helburua, Donostiaren etorkizunean eragin zuzena izango duten aldaketa faktoreen identifikazioa izan da. Bestalde, hiriak etorkizunean aurre egin beharko dituen Ahulgune eta Mehatxuak, eta Indarguneak zein Aukerak jasotzen dituen AMIA analisia ere egin dute.