Liga irabazteko aukerekin iritsiko da Bera Bera azken jardunaldira
Denboraldiko etxeko azken partidan, Bidebietak agur esan zien datorren urtean Bera Beran jarraituko ez duten jokalariei. Xixon izan zen egun hartako gonbidatua, eta hari tokatu zitzaion agurraren festa ordaintzea. Izan ere, donostiarrek garaipen sendo batekin biribildu zuten larunbata, hamazazpi puntuko aldearekin. Horri esker, Bera Bera liga irabazteko aukerekin iritsiko da denboraldiko azken jardunaldira, Rocasa liderrak Porriñoren aurka estropezu egiteko itxaropenarekin.
Saskibaloian, berriz, Gipuzkoa Basketek ezin izan zuen gauza handirik egin Bartzelona boteretsuaren kontra, eta donostiarrek ligako azken jardunaldian bermatu beharko dute kategorian mantentzeko helburua.
Futbolean, azkenik, Europarako azken trenak alde egin zion Realari, Bartzelonan Espanyolen aurka galdu ostean.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 25. jardunaldia
- Bera Bera 38 – 21 Xixon
SASKIBALOIA
ACB liga, 33. jardunaldia
-
Bartzelona 88 – 71 Gipuzkoa Basket
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 38. jardunaldia
-
Espanyol 2 – 0 Reala