Esaera gehiegi, eta guretzat, gutxiegi
Badira esaera asko ilea erabiltzen dutenak, bereziki espainolez. «Hombre de pelo en pecho» bada bat; euskaratuz gero: gizon adoretsu, kementsu, ausart, bihoztun. Ezagutzen ditut emakume adoretsu, kementsu, ausart eta bihoztun asko, gizonak bezain beste; nire kasuan, horietakoak gehiago. Jarri ditzagun esaera zaharrak ere palestran. Ideiak azaltzeko hizkuntza erabiltzen dugun unetik, hauek zabaltzen eta berriak sortzen ari gara. Sor ditzagun gureak, berritu ditzagun zaharrak.