147.965 donostiar daude deituta udal hauteskundeetan bozkatzera
Hauteskundeen mahaia.Artxiboko irudi bat Datozen lau urteetan zehar hiriko udalbatza osatuko duten 27 zinegotziak bozkatuko dituzte gaur donostiarrek, Europako eta foru hauteskundeen egun berean. 18 urtetik gorako ia 147.965 hiritarrek hartu dezakete parte bozketan, duela hilabeteko Espainiago gorteetarako hauteskundeetan bezala. Azken parte hartze elektoral horren emaitzak esteka honetan kontsultatu daitezke.
Donostiako hautesleak 143 sekziotan daude banaturik, 36 hauteskunde-eskolatan jarriko diren 184 mahaitan. Hauteskunde-eskolak 09:00etan zabalduko dira, eta hiritarrek 20:00ak arte eman izango ahal dute euren botoa bere sekzioan nortasun agiria erakutsita. Hautesleek esteka honetan ikusi dezakete zen den dagokien sekzioa.
IRUTXULOKO HITZAk jardunaldi elektoralaren egun osoko jarraipena egingo du bere webgunean, hauteslekuen irekieratik botoen kontaketara arte. Gainera, hautagai nagusiei buruzko informazio guztia eta azken asteetako kanpainaren inguruko albisteak bildu ditu tokiko hedabideak.

