Carrere: "Nahi genuena lortu dugu, erabakitze guneetan egotea"
EH Bildu bigarren indarra izan da Donostiako udal hauteskundeetan. Reyes Carrere alkategaiaren hautagaitzak 6 zinegotzi izango ditu, egun duen kopuru berbera. Carrerek emaitzen balorazioa eskaini dio IRUTXULOKO HITZAri.
Hauteskunde osteko ekitaldi nagusia Egiako Gazteszena aretoan egin dute. Han izan dira, Carrererekin batera, Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungaia, Pernando Barrena Europako bozetarako haugaia, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia eta beste hainbat ordezkari.