Ehundik gora lagunek gozatu dute Txanpuene Eguna
Amarako bizilagunek Txanpuene Eguna ospatu zuten atzo. 13 urte bete dira Amarako azken baserria desagertzeko mehatxua sortu zenetik –udalak botatzeko asmoa du–. Ordutik, urtez urte elkartu dira Txanpuenen auzotarrak, eta atzo gauza bera egin zuten. 120 lagunek eman zuten izena aurrez, eta beste 40 animatu ziren gerora. Eguraldia lagun egun osoko egitarauaz gozatu ahal izan zuten.
Haur jolasak, tortilla txapelketa, trikitilariak, bazkari herrikoia, helduen jolasak, I. Amarako Bolo txapelketa, XIV. Txanpueneko Toka txapelketa, bisita gidatuak eta beste egin zituzten baserrian.