Amara Berrin prest daude San Joan jaiak ospatzeko
Amara Berrin ere ongietorria egingo diote udari. Ostiralean hasiko dira auzoko San Joan jaiak, eta gustu zein adin guztietarako jarduerak prestatu ditu Ikasbide kultur elkarteak.
Ekainak 14, ostirala (Probestu plazan)
17:30 Haur jolasak
18:30 Txokolate jatea
19:30 Txupinazoa eta ohorezko domina Josetxo Irastorzari
19:35 Kalejira Ikasbide kultur elkarteko buruhandi, erraldoi eta dultzaineroekin.
20:00 Txabol Sotoaren irekiera
21:00 Afari herrikoia
22:00 Berbena DJ Mendirekin
22:30 Zezensuzkoa
Ekainak 15, larunbata (Probestu plazan)
11:00 Diana Soinu Alai taldearekin
12:30 Herri dantza (helduak)
12:30 Toka Txapelketa (haurrak eta helduak)
13:00 Paella leihaketa (gehienez 12 parte hartzaile)
14:00 Bazkari herrikoia
16:30 Mus txapelketa azkarra (gehienez 16 bikote)
17:00 Haurrentzako puzgarriak
17:30 Haurrentzako antzerkia Zirika Zirkusekin: ‘Zinemaz blai’
18:00 Haur txokoa eta gaztelekua. 6-13 urte bitarteko haurrentzako tailerrak
19:30 Antiguo Band txaranga auzoan zehar
20:00 Txabol sotoa
21:00 Afari herrikoia
21:30 Haurrentzako disko festa
22:30 Zezensuzkoa
22:45 Kontzertua: Igara roosters
Ekainak 16, igandea (Probestu plazan)
11:00 Pala finalak
11:00 Kalejira Ikasbide Kultur Elkarteko txistulariekin
12:00 Ikasbideko dantzarien emanaldia
13:00 Patata tortilla leihaketa (etxean prestatutakoak)
14:00 Zikiro jatea
16:00 Haurrentzako Futbol 3 txapelketa (6-15 urte)
17:00 Musika eta kantak Juanlu Aranburu eta bere taldearekin
19:00 Sari banaketa
20:00 Pintxo potea
Ekainak 23, igandea (Anoeta estadioaren aurrean)
19:30 Kantujira Ikasbideko San Juan abesbatzarekin eta txistulariekin
22:30 San Joan sua. Konjuruak eta herri dantza. Eta festak amaitzeko, zezensuzkoa. Helduentzako, kafea eta kopa.