Gertu da udararen hasiera, eta auzoetan dagoeneko hasi dira sanjoanetarako prestatutako egitarauak aurkezten. Bidebietan ekainaren 22an eta 23an egingo dituzte ospakizunak, auzoko hainbat tokitan.
Ekainak 22, larunbata
- 14:00 Herri bazkaria, Auzoenean. Menua: entsalada, paella eta helatua.
- 17:00 Kontzertua, Auzoenean. Taldeak: Yong kicht, Dossi greey, Malo tiempos bastardos eta Atxurra sound band.
- 17:00 Musika instrumentuak 5 eta 11 urte bitarteko umeentzat eta familientzat, Bidebietako parkean. Eguraldi txarra egiten badu frontoian.
- 18:30 Ur jolasak, mahai jokoak eta jausgailuak, Bidebieta parkean. Eguraldi txarra egiten badu frontoian.
Ekainak 23, igandea (Allende parkean)
- 18:00 Eltzearen jolasa, aulki-jokoa.
- 19:00 Txokolate jana, Allende parkean.
- 20:30 Herri afaria (parrillada).
- 00:00 San Joan sua.