Hiru haur parke berritu eta berri bat egingo du udalak
Donostiako Udalak hiriko hiru haur parke berritzeko eta berri bat egiteko kontratuak adjudikatu ditu. Berrituko diren haur parkeak Altza-Larratxoko Roman Irigoien plazakoa, Antiguako Mikel Laboa plazakoa eta Aieteko Etxadi plazakoa dira, eta Altzako Batelarien plazan egingo da parke berria.
Kontratuaren esleipen prezioa 154.591 eurokoa da eta lau zatitan dago banatuta. Hortaz, Montajes Garrak berrituko ditu aipatutako hiru parkeak, eta Hags Swelek enpresak jarriko du parke berria.
Bi enpresek hiru hilabeteko epea izango dute lanak egiteko. Hortaz, Udaberriaren hasieran erabiltzeko prest egingo dira Roman Irigoien, Mikel Laboa, Etxadi eta Batelarien plazetako haur parkeak.