Gipuzkoako Aldundiak diruz lagunduko du Altzako kiroldegi berria
Altzako kiroldegi berriaren lanen finantzaketa akordioa sinatu dute Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hitzarmenaren bidez, aldundiak 600.000 euroko ekarpena egingo du gehienez.
Hain zuzen ere, desmuntatzeak, eraisketak, lur mugimenduak, zimendatzea eta egitura egiteko dirua jarriko du aldundiak.