Iruñeko Maravillas gaztetxeari laguntzeko elkartasun eguna egingo dute
Foruzaingoak eta Espainiako poliziak urtarrilean hustu eta zigilatutako Maravillas gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdia egingo dute Donostian ekainaren 29an. Maravillasekin Elkartasun Eguna izenpean, festak Iruñeko gaztetxearentzako diru bilketa egitea izango du helburu.
Egiako Gazte Asanbladak, Antiguako Txantxarreka gaztetxeak, Parte Zaharreko Kijera gaztetxeak, Intxaurrondoko Letaman gaztetxeak eta Añorgako gaztetxeak hartuko dute parte egitasmoan, egun osoko egitarauarekin:
- 12:00. Maravillaseko kideen hitzaldia Kijeran.
- 16:00. Auzoen arteko futbito txapelketa Trinitate plazan (15 euro taldeko).
- 20:00. Elkartasun argazkia.
- 21:00. Afaria Kijeran (8 euro).
- Ondoren. DJ Pikuren emanaldia Urka tabernan.
Futbito txapelketarako eta afarirako izen emateak Urkan (Parte Zaharra), Koxkon (Egia), Plateron (Antigua), Letaman gaztetxean (Intxaurrondo) eta Añorgako gaztetxean egin daitezke.