'Aiako, intxixua' liburua aurkeztuko du Edu Zabalak
Edu Zabala idazle eta kulturgileak Aiako, Intxixua liburua aurkeztuko du bihar, ekainaren 18an. Groseko Pandora tabernan izango da aurkezpena, eta 19:00etan hasiko da. Liburua aurkezteaz gain, hitzaldia ere egingo du, liburuan jorratutako gaien inguruan.
Aiako, Intxixua liburua Oiartzun inguruko mito batean oinarritzen da: intxixua. Magia da lanaren ardatz nagusia, eta kontakizuna Aiako Harrian eta Txingudiko badian dago kokatua. Protagonistak dira baskoiak eta zeltak, eta elkarren arteko gatazkak dira nagusi, boterea eskuratzeko etengabeko borrokan. Istorioaren beste ardatz bat da intxixu batek Aiako Harriaren barrunbeetan egingo duen bidaia, intxixuen altxorra eskuratzeko.

