Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Zaharak, Belakok eta Dorianek joko dute Jazzaldiko Agertoki Berdean

Zahara (Argazkia: Heineken Jazzaldia)

Jazzaldiko Agertoki Berdean jotzeko aurretik iragarritako Joan Baez, Jamie Cullum, Stinus Vidal, Nene Cherry eta Nogen taldeei batu zaizikie Zahara, Belako eta Dorian taldeak. Artista gazteak izango dira nagusi Zurriola hondartzako eszenatokian, jazz estilotik haratago doazenak.

Uztailaren 24tik 28ra izango da Jazzaldia, eta askotariko kontzertu eskaintza egongo da aurten ere. Ostiralean, hilaren 21ean, aurkeztuko dute egitarau osoa, baina orain arte iragarritako kontzertuak eta horietako sarrerak Jazzaldiaren webgunean kontsultatu daitezke jada.

HITZAkide HITZAkide