Claret ikastola hilaren 28an itxiko dute, eta langileak kalera joango dira
Edurne Arruti eta Jose Luis Muñoa irakasleekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk. Euren testigantza ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da.

Datorren astean itxiko ditu ateak behin betiko Groseko Claret ikastolak. Urtarrilean iragarri zuen zuzendaritzak azken ikasturtea izango zela, eta hilaren 28an izango da azken eguna. Gurasoek ikasleak beste zentroetan kokatzeko aukera izan dute. Ordea, ikastolako 28 langileak lanik gabe geratuko dira.
Edurne Arruti eta Jose Luis Muñoa irakasleekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk. Bizi duten egoera ez da samurra. Zuzendaritzak duela bi aste aurkeztu zieten erregulazio espedientea, eta ez diete inolako irtenbiderik eman. Ez dituzte beste zentro batean kokatu, eta legeak ezartzen duenaren gutxienekoa ordaindu nahi diete.
Ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da Claret ikastolako langileen inguruko erreportajea.