Emakume bat hil da Urgulletik Paseo Berrira amildu ostean
65 urteko emakume bat hil egin da Urgulletik amildu eta Paseo Berrira erori ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazitako informazioaren arabera. Gertakaria 10:00ak aldera jazo da, eta inguruan zeuden lekukoek Ertzaintza abisatu dute segituan.
Polizia gertatutakoa ikertzen ari da, istripu bat edo suizidio bat izan den argitzeko asmoz.