Intxaurrondoko San Joan jaiak kantuan hasiko dituzte

Bihar arratsaldean hasiko dira Intxaurrondoko San Joan jaiak. Kantu poteoa egingo dute trikitilariekin 19:30ean Plazara Goazen lokaletik abiatuta. Bernart Etxepare plazan elkartuko dira festei kantuan emateko hasiera. Haizalde elkartea, Donostia Festak, Intxaurrondoko Gazte Asanblada, Plazara Goaz euskara batzordea eta Intxaurrondo K.E. dira antolatzaileak.
Dena dela, San Joan jaiak izanik, igandean izango dira ekitaldi nagusiak. Arratsaldetik gauerdia pasa bitarte egitarau herrikoia eta parte hartzailea antolatu dute. Jarduerak Bernart Etxepare plazan izango dira.
Ekainak 23, igandea
- 17:00. Txalaparta eta adarra.
- 17:10. Traka.
- 17:15. Tailerrak eta jolasak.
- 17:45. Txokolatada.
- 18:10. Kalejira hankapalo eta buruhandiekin trikitilariek lagunduta.
- 18:30. Festara abesbatza herrikoia.
- 19:00. Zapatak airean kale antzerkia La Furtiva konpainiaren eskutik, Gabriel Zelaia plazan.
- 20:00. Sardina jate herrikoia.
- 20:00. Intxaurtze kantariak.
- 20:30. Berbena Estanga taldearekin.
- 22:00. San Joan sua eta plazako dantzak suaren inguruan.
- 22:30. Estanga taldea.
- 23:45. Zezensuzkoa.
- 00:00. Bukaerako traka.